Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-02-12

IHAUTERIAK ARROTXAPEAN oTSAILAREN 13AN!!


Hementxe dugu hurrengo ihauteri eguneko egitaraua, Jai Batzordearen eskutik:

10:00etan Puskabiltza auzoko komertzioetatik trikitilariek alaiturik.
12:30etan Kale Ikuskizuna, pertsonai mitologikoekin, Maiteminduen Parkean.
13:00etan Goizean Lortutakoa daztatzeko, elkarteetatik bira emanen dugu. Peña, Errotaberri, Arsenal.
17:30etan Mozorro eta Karroza Kalejira eginen da Karbonillatik abiatuta. Eraman edozein gauza zarata egiteko.
22:00etan Sagardoafari Errotaberri Elkartean. Hartu zure txartela betiko lekuetan.

2010-02-07

MATRIKULA ZAITEZ AEK-N!!



Bihotzaren giltza, mihia!eta erdaldunei zer esaten ahal diegu?

Begiratu zure inguruari; norekin egin behar izaten dugu erdaraz? horiek euskara ikastera animatu behar ditugu: etxekoak, kuadrilakoak, herrikoak, lantokikoak....
AEK, euskara ikastero biderik laburrena, animatu izena ematera! OTSAILEAN O-TIK HASIKO DIRA TALDEAK!!!

MUGARIK GABEKO TELEBISTA. ALDARRIA SINATU!!


Joan den urtarrilaren 12an, Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaindia eta Kontseiluarekin batera, bere babesa azaldu zion Espainiar Gorteetan Legegintzako Herri Ekimen baten bidez “Televisió sense fronteres: L’espai de comunicació de le llengües Catalana, Euskara y Gallega” izenburupean aurkeztuko den Lege proposamenari.

Horretarako otsailak 25ean amaitzen den sinadura kanpainari bultzada bat eman nahiko genioke zure laguntzarekin. Hilabete honetako Asmoz ta Jakitezekin batera sinadura-orri bat eta kartazal bat doazkizu. Sinadura-orri bakoitzean 16 sinadura bildu daitezke eta zinez inportantea da datuak ongi betetzea, hau da datu ofizialak idatzi, NANean azaltzen diren bezala (Hizkia gehitu) Bestetik, sinatzaileek 18 urte baino gehiago izan behar dute eta Estatu Espainolean bizi (hemen bizitzeko txartela duten atzerritarrak ere bai). Azkenik, eta biziki inportantea ere, sinadura-orrien azken atala ez duzue bete behar, Fede-emaile batek beteko du. Bidali sinadura-orria, kartazalaren barruan, besterik gabe. Frankeoa ordainduta dago.

Eusko Ikaskuntzako bulegoetan ere sinadurak bilduko dira.

Mila esker aunitz zuen laguntzagatik.