Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-09-18

IKASI EUSKARAZ, ESKERTUKO DIZUTE!!


Ikasi euskara, eskertuko dizute from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

GURE HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ALDARRIKATU! EUSKARAREN TELEFONOA

ZERTARAKO ERABILI?
KEXAK
Euskara erabiltzeko eskubidea ez badute errespetatu edo herritarrak euskara erabiltzeagatik kalteren bat izan badu.
ARGIBIDEAK
Hizkuntza-eskubideen inguruko argibideak jasotzeko.
ZORIONAK
Euskaldunon hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeak zoriontzeko.

NOLA ERABIL DAITEKE?
Herritarrak bi bide ditu “Euskararen telefonoa” zerbitzua erabili ahal izateko:
http://www.euskararentelefonoa.com/web gunea
902 194 332 edo 0 559 59 49 48 telefono zenbakiak

ZER EGITEN DU BEHATOKIAK?
Behatokiak espedientea irekitzen dio kasu bakoitzari, eta erregistro zenbakia esleitzen: espediente zenbakia/urtea, adibidez, 1/2007. Espedientea zabaldutakoan, aztertu egiten du eta izaera ematen dio kexa edota zoriona bada. Ondoren, ahalik eta datu gehien jasotzen saiatzen da eta, ahal izanez gero, izaera emateko justifikazioa bilatzen du; esate baterako, webgune baten inguruko kexa baldin bada, Behatokiak egiaztatuko du herritarrak helarazitakoa benetakoa dela. Hizkuntza-eskubideen urraketen zantzurik ez badago, Behatokiak ez dio espedienteari kexaren izaera ematen, nahiz eta espedientea gorde egingo duen.

Espedienteari izaera esleitutakoan kexa edo zoriontzea eragin duen administrazio edo erakundeari horren inguruko erreklamazioa helarazten dio; herritarrari, berriz, espedienteak jarraituko duen prozeduraren berri ematen zaio, bai eta kexa edo zoriontze izaerarik aitortu ez bazaio ere.

Behatokiak ez du kexa anonimorik onartzen eta horrelakoak jaso izan dituenean ez die espedienterik zabaldu ere egin. Hala ere, Behatokiak konfidentzialtasun osoz jokatzen du eta ez du herritarren daturik zabaltzen, ez eta erakundeak edo administrazioak berariaz eskatuta ere. Oso gertaera larria izanez gero eta Behatokiak bide judizialari eusteko asmoa badu, herritarraren baimen idatzia eskatzen du.