Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-10-29

MINTZAKIDE: ARRAKASTA ITZELA!!!!!

GAUR EGIN DUGU IZEN-EMATE ORRIEN BILKETA ETA...

AZKENEAN 29 !!AUZOKIDEK EMAN DUZUE IZENA PROGRAMAN!!!!

ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIOI AUZOA EUSKALDUNTZEN LAGUNTZEAGATIK.

HURRENGO ASTEAN ZUEKIN KONTAKTUAN JARRIKO DIRA ETA TALDEAK ERATUKO DITUGU. ORAINDIK ERE NORBAIT GERATU BADA IZENA EMATEKO GOGOZ, ASTELEHENA BITARTEAN EGIN DEZAKE BLOGEKO "DOKUMENTUAK" ATALEAN ORRIA DESKARGATU ETA GURE POSTARA BIDALIZ:

ZABALDU AUZOKO LAGUN ETA EZAGUN EUSKALDUNEN ARTEAN!!

AEK-ko EGUN LARANJA ARROTXAPEAN!!

AZAROAK 6, LARUNBATA

11:00etan IRUÑAZARRA OSTATUAREN ONDOAN KALE JOKUAK
13:00etan POTEOA ALDE ZAHARRETIK ARROTXAPEARA
14:30tan BAZKARIA ARROTXAPEAKO ERROTABERRI ELKARTEAN (txartelak Iruñezar, Auzalor, Ipurtargi euskaltegietan eta Ipar Gorri eta Zokoa tabernetan). 15 EURO

…ONDOREN PARRANDA, GORPUTZAK AGUANTATU ARTE!!

ZERBAIT LARANJA JANTZI EZAZU!!

2010-10-24

BARNETEGIETARAKO DIRU-LAGUNTZAK

IRUÑEKO BIZILAGUNENDAKO DIRU-LAGUNTZAK, 2010. URTEAN EUSKARAZKO IKASTAROAK BARNETEGIETAN EGITEAGATIK


Deialdiaren diru-zuzkidura: 2.800 euro
Dirulaguntza gehienez %50ekoa izanen da eta gehienez 492 euro artekoa.

Eskatzeko mugaeguna: Azaroak 12

Argibide gehiago: ruñeko Udaleko Kultura Alorra. Descalzos k., 72-2. solairua. Tel.: 948 420 960
http://www.pamplona.es/

122. NAO, urriaren 8koa. www.navarra.es

2010-10-11

MINTZAPRAKTIKA!!!

MINTZAPRAKTIKA TALDEAK!!!!! urriaren 29 arte

ARROTXAPEAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!

Gure auzoan euskaraz dakien eta hizkuntza erabiltzeko nahiko aukerarik ez duen jende asko dago. Hori dela eta, aurten mintzapraktika talde batzuk martxan jarri nahiko genituzke, Mintzakide egitasmoaren bidez.

Zer da Mintzakide?
Mintzakide euskaraz txukun egiten duten eta mintzapraktika behar duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. Lau, bost edo sei partaideko taldeak osatzen dira, talde hauek astean behin elkartzen dira, gutxienez ordu batez. Taldea autonomoa da zer egin nahi duen erabakitzeko, kafetxoa hartu, paseoan ibili, kultur emanaldi batera joan... Hau guztia, profesional batek dinamizatuta.

Saio osagarriak:
Mintzakide egitasmoan, ohiko saioez gain, hilabetean behin bestelako saioak antolatzen dira. Saio horiek anitzak izaten dira: afariak, museoetara bisitaldiak, mendi irteerak eta beste hainbat. Saio osagarriak programan parte hartzen duten pertsonentzat eta oro har, euskaldun guztientzat zabalik daude.

Horrez gain, Mintzakide Mendi Taldeak ere martxan jarraitzen du. Mendi irteerak antolatzen dira hamabostean behin inguruko mendietan zehar, baina hau ez da ohiko mendi talde bat, mendian lasai ibiltzea eta euskaraz mintzatzeko aukera baitu helburu.

Zertarako Mintzakide?
Ikerketa soziolinguistiko guztietan ondorioztatzen da euskararen erabilera ez dela jakintzaren neurri berean hazten. Honela, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonek ez dute nahi adina aukera aisialdi denboran euskaraz mintzatzeko. Behar hori asetzeko jaio zen Mintzakide, eta bi motatako hiztunei bideratzen die eskaintza: euskara ikasten ari diren eta nahikoa jariotasun ez dutenei, eta euskaraz ongi hitz egiten dutenei, besteei laguntza eman eta euskaraz bizitzeko aukerak zabal ditzaten.

Izena emateko:
Urriaren 29a baino lehen "Dokumentuak" atalean aurkituko duzun inskripzio orria arrotxapeakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidali, edo inprimatu, bete eta honako tokietan izango dituzun buzoietan utz dezakezu: Zokoa Taberna, Landare denda, De Vinos Taberna, Ipar Gorri Taberna, Zaraitzu Harategia, UDC Rochapea, Arga Taberna eta Orreaga Liburudenda. Ez baduzu inprimatu nahi, orriok aipatutako tokietan ere aurkituko dituzu. Matrikula doakoa da. Ondoren, azaroaren 8 bitartean, zurekin harremanetan jarriko dira, taldearen berri emateko.
Anima zaitez eta anima itzazu ingurukoak ere!!

2010-10-10

EUSKARA, AUKERAN? EDURNE ALEGRIAREN ARTIKULUA

Euskara, aukeran?


Ukaezina da gero eta euskaradun gehiago garela, inoiz izan den kopuru handiena eta, tamalez, hori jakinez lasaitu egiten gara, anestesiatu esango nuke nik

Euskarari buruz egin diren azken ikerketetan zera nabarmentzen da, euskaradunen kopurua emendatu egin dela azken urte hauetan; aldiz, euskararen erabilera ez dela zabaldu hein berean eta, gainera, lehen euskara hutsez bizi zitekeen herrietan eta tokietan, orain gaztelera edo frantsesa gailentzen ari direla.

OSORIK IRAKURRI...

URRIAREN 17AN EUSKAL HERRIA PEÑARA!

URRIAren 17an NAFARROA OINEZ ATARRABIAN OSPATUKO DELARIK
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZek BURLATAKO
EUSKAL HERRIA PEÑA ZABALDUKO DU ARRATSALDEKO 17:00etatik AURRERA.

ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU!

EUSKARAZ BIZIZ EUSKAL HERRI
EUSKALDUNA ERAIKI

2010-10-05

NAFARROA OINEZ BADATOR

Urriaren 17an, igandean, Nafarroa Oinez 2010 izango da Atarrabian, Paz de Ziganda Ikastolak antolatua. Anima zaitez parte hartzera! Lan eginez, hara bertaratuz eta  gozatuz...

IBILBIDEA ETA EGITARAUA


UEU-REN ESKAINTZA

IKASTAROA: TELP Tailerra, 
Euskaraz EROSO noiznahi eta nonahi SENTITZEKO

Askok bizi izaten ditugu hainbat eta hainbat egoera zeinetan euskaraz hitz egiteagatik deseroso sentitzen garen. TELP tailerrean (Taller d'Espai Lingüistic Personal) deserosotasun hori murrizteko baliabideak eskaintzen dira. Baliabide horiek, maila kognitiboa, emozionala eta fisiologikoa kontuan hartzen dituzte. Tailer hau euskaraz egin nahi duen horrendako prestatu dugu, kontzientzia duenarentzat eta kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko zaizkio, euskaraz gehiago eta erosoago hitz egiteko

Datak:  2010eko azaroaren 11-18-25 (ostegunak)

Ordutegia: 17:00etatik 20:30etara

Non: Udako Euskal Unibertsitatean (UEU). Martzelo Zelaieta 75, IWER Eraikina. B2 lonja, 38.bulegoa

Ordu Kopurua: 10 ordu

Izen ematea: http://www.ueu.org/webgunean

Izen emate epea: 2010-09-01etik 2010-11-05era

Informazio gehiago: http://www.ueu.org/webgunean,  nafarroa@ueu.org helbidean  edo 948 36 25 63 telefonoan