Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-10-05

UEU-REN ESKAINTZA

IKASTAROA: TELP Tailerra, 
Euskaraz EROSO noiznahi eta nonahi SENTITZEKO

Askok bizi izaten ditugu hainbat eta hainbat egoera zeinetan euskaraz hitz egiteagatik deseroso sentitzen garen. TELP tailerrean (Taller d'Espai Lingüistic Personal) deserosotasun hori murrizteko baliabideak eskaintzen dira. Baliabide horiek, maila kognitiboa, emozionala eta fisiologikoa kontuan hartzen dituzte. Tailer hau euskaraz egin nahi duen horrendako prestatu dugu, kontzientzia duenarentzat eta kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko zaizkio, euskaraz gehiago eta erosoago hitz egiteko

Datak:  2010eko azaroaren 11-18-25 (ostegunak)

Ordutegia: 17:00etatik 20:30etara

Non: Udako Euskal Unibertsitatean (UEU). Martzelo Zelaieta 75, IWER Eraikina. B2 lonja, 38.bulegoa

Ordu Kopurua: 10 ordu

Izen ematea: http://www.ueu.org/webgunean

Izen emate epea: 2010-09-01etik 2010-11-05era

Informazio gehiago: http://www.ueu.org/webgunean,  nafarroa@ueu.org helbidean  edo 948 36 25 63 telefonoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario