Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-12-29

EUSKARAZ IKASTEKO AUKERA AUZOAN!

ANIMA ITZAZU ZURE INGURUKO ERDALDUNAK!!


Ziur baduzula inguruan lagunen bat, bikotekidea, ama, aita, bizilaguna... euskaraz ez dakiena eta gogoz egongo litzatekeena ikasteko. Berarengatik ez ezik, zuregatik, guregatik, auzoan euskaraz bizitzea errazteko eskatu! Denbora falta, auzotik kanpo atera beharra... mila aitzakia jarriko zituen aurretik. Baina dagoeneko ezingo ditu jarri. Izan ere, ORAIN DU MOMENTUA! Auzoan euskaraz ikasten hasteko talde bat jarriko dugu abian otsailetik aurrera, AEK-ko irakasle batekin, Eusko Kultur Mintegiko egoitzan. Bai, auzoan bertan, auzoko jendearekin. Astean hiru egunez, astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte. Erdaldunentzat ahalegina da, bai, erronkari ekitea, baina gure laguntza izanen dute konpromiso hori hartzeko. Helarazi hau erdaldun horiei eta anima itzazu euskaraz ikastera!
JAR DAITEZELA GUREKIN HARREMANETAN: http://arrotxapeakoeuskalgintza@gmail.com

2010-12-26

DASTAKETA, SEKULAKOA!!!

Iragarri bezala, pasa den abenduaren 15ean ardo eta bertso dastaketa egin genuen Errotxapea Peñan. ITZELA, SEKULAKOA...!!! 40 euskaldun ardo-bertsozale inguru elkartu ginen azkenean, eta giro onean ekin genion edateari, jateari, kantatzeari eta hizketari. Hurrengo egunean askok aje eta buruko min ederra izan arren, merezi izan zuen! Egun berezia zen eta, asteguna izan arren, tarteka, ez da bekatu... ezta?
Jarraian dituzue egun hartako bideo eta argazkiak, etorri ez zinetenok enbidia pasatu eta hurrengoan etor zaitezten, eta etorri zinetenok egunaz oroitu eta hurrengoa gogo handiagoz itxaroteko.

IRUDIOK DASTATU!!!


AHAZTU GABE, ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU XABIER ETA IKER BERTSOLARIEI ETA BERTSOZALE ELKARTEARI, BAI ETA ARANTXA SOMELIERRARI ERE.

BIDEOA 1

BIDEOA 2

BIDEOA 3

BIDEOA 4

ARGAZKIAK





























2010-12-15

ABENDUAREN 15EAN, BERTSO ETA ARDO DASTAKETA!!!!

BAI, ongi entzun duzu. Bertso eta ardo dastaketa, dena batera. Auzoan bizi den somelierra izanen dugu, Arantxa Sagastibeltza, bizpahiru bertsolari, Xabier Terreros tartean, ardo goxoak eta pikoteatzeko hainbat gutixia. Somelierra gai-jartzaile, bertsolariak dastatzaile, eta entzuleak... auskalo!! Bertso-saio berritzaile honetan edozer gerta daiteke. HELBURUA? euskaraz hitz egitea, gozatzea, ongi pasatzea eta auzoko euskaldunok elkarren artean ezagutzea. Eta norbait bertsotan animatzen bada, utzi egingo diogu, benetan.

BERAZ, BADAKIZU, ABENDUAREN 15EAN, ASTEZKENA, BERTSO ETA ARDO DASTAKETA. ARRATSALDEKO 20:00ETAN, ERROTXAPEA PEÑAN.

TXARTELAK: 5 EURO. ARGA, DE VINOS, IPARGORRI ETA ZOKOAN SALGAI.

Hartu ezazu lehen bait lehen!!!

EKAINEKO AURKEZPENA ETA ARDO DASTAKETA!!

ABENDUAREN 15EKO DASTAKETA BEREZIAREN AURRETIK, IKUS EZAZUE EKAINEAN GRABATUTAKO BIDEOA: BILGUNEAREN AURKEZPENA ETA GURE LEHENENGO ARDO DASTAKETAREN IRUDIAK. ORAINGOA, HAU BEZAIN ONGI EDO HOBEKI!


EGUBERRIETAN, KORRIKA DENDARA!