Ziur baduzula inguruan lagunen bat, bikotekidea, ama, aita, bizilaguna... euskaraz ez dakiena eta gogoz egongo litzatekeena ikasteko. Berarengatik ez ezik, zuregatik, guregatik, auzoan euskaraz bizitzea errazteko eskatu! Denbora falta, auzotik kanpo atera beharra... mila aitzakia jarriko zituen aurretik. Baina dagoeneko ezingo ditu jarri. Izan ere, ORAIN DU MOMENTUA! Auzoan euskaraz ikasten hasteko talde bat jarriko dugu abian otsailetik aurrera, AEK-ko irakasle batekin, Eusko Kultur Mintegiko egoitzan. Bai, auzoan bertan, auzoko jendearekin. Astean hiru egunez, astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte. Erdaldunentzat ahalegina da, bai, erronkari ekitea, baina gure laguntza izanen dute konpromiso hori hartzeko. Helarazi hau erdaldun horiei eta anima itzazu euskaraz ikastera!
JAR DAITEZELA GUREKIN HARREMANETAN: http://arrotxapeakoeuskalgintza@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario