Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-11-29

IKASLE HORI, ZALANTZARIK DUZU IKASKETEN INGURUAN?

Iparrorratza, ikasketen gainean dituzun zalantza guztiak argitzeko orientazio-zerbitzua da, doakoa, on line eta euskaraz. Zure galdera idatzi eta 3 laneguneko epean erantzungo dizute.

http://www.unibertsitatea.net/iparrorratza

2010-11-17

MINTZAKIDE TALDEAK MARTXAN DIRA!

Aurreko ostiralean, azaroaren 12an, MINTZAKIDE TALDEAK eratu genituen. Aste honetan hasiko gara auzoko txoko guztietatik euskara zabaltzen!! Taldeen banaketa DOKUMENTUAK atalean daukazue.

Mintzakideak taldeak antolatzen

2010-11-04

BAIETZ ERROTXAPEAN 2000! ATERA ARMAIRUTIK! KANPAINA

Gutxi gora-behera auzokideen %25a euskalduna da. Bai, ongi entzun duzu, laurdena! Hortaz, Errotxapeak dituen 28.000 biztanleetatik, 7000 edo euskaldunak gara. Eta hortik abiatuz, geure buruari erronka bat jarri diogu: 7000 horietatik 2000ren argazkiak lortzea, gutxienez. Ez, ez gara Bilbotarrak, errotxapearrak gara!

ETA KANPAINA HAU, ZERTARAKO? elkar ezagutzeko, ezagunak garenok geure burua beste euskaldunekin batera ikusteko, eta elkar ezagutzen ez dugunok, ba elkar ezagutzen hasteko. Zenbatetan ez zaigu gertatu, norbaitekin gazteleraz aritzea, euskaraz dakiela jakin gabe? Ba horri irtenbidea eman beharko diogu! Gure argazkiak zintzilikatuz, ingurukoei NIREKIN EUSKARAZ! mezua zabalduko diegu. Bidali zure argazkia eta zure inguruko euskaldunena gure helbidera, eta atal honetan beste hauekin batera zintzilikatuko dugu!: arrotxapeakoeuskalgintza@gmail.com 

Atera gaitezen armairutik behingoz!!

ARGAZKIAK. GUREKIN EUSKARAZ !


LEIRE, SARA ETA MARC

AITOR

OIHANE
MIKEL ETA ALFREDO
 

NEREA ETA BAKARTXO
 
MIKEL, GARAZI ETA OSKAR
OIHANA ETA JOSEBA
MAITE ETA ENEKO
ARIANE ETA ENDIKA
ZAZPE ETA KARMELO
ERREKA ETA AINHOA
BAKARNE
BLANKI  (eta Txori)

AITOR ETA AINARA
IBAI
ZIRILO ETA M.JOSE

ANDREA ETA XABI
MARIA ETA LEIRE
JULEN
AMAIA ETA ENDIKA
TXUTXIN ETA TINTXU
ITXASO
IBAN (BOTXO)

BEGOÑA
ANDONI ETA KARLOS
MIKEL (ENDRINAS) ETA NESTOR

PAXTOR
FERNANDO
LAURA ETA NEREA
MARIAJE, OIHANA, PATXI ETA HAIZEA
ONDARRU
BASILIO
EMILIO
TOPO

PEIO

GUDANE
AITZIBER ETA OLGA
JABI
MASSIMILIANO, XABI ETA IMANOL
EVA ETA KRISTINA
NEKANE

ELIAS