Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-11-29

IKASLE HORI, ZALANTZARIK DUZU IKASKETEN INGURUAN?

Iparrorratza, ikasketen gainean dituzun zalantza guztiak argitzeko orientazio-zerbitzua da, doakoa, on line eta euskaraz. Zure galdera idatzi eta 3 laneguneko epean erantzungo dizute.

http://www.unibertsitatea.net/iparrorratza

1 comentario:

  1. Kaixo lagunok
    Hona hemen ekarpen pare bat:
    Lehenik eta behin, gure euskara maitea normalizatzeari begira, hobe blogan ARROTXAPEA agertzea. Niri ere hasieran harraro samar egiten zitzaidan, baina garaia da hurrengo belaunaldiek euskaraz auzo bakarra izatea, ezta? (Errotxapea, Arrotxapea)
    Bestetik, animatu nahi zaituztet AGENDA beti eguneratua izatera (abenduko kontuak agertu beharko), gune bizirik dagoela ikustarazteko. Hau da, edonork klika eginez gero, zerbait berri topatu duela bermatzea.
    Eta azkenik, EZKABAKO ARTIKULUAK atalean, zuen ekimenei buruzko artikuluak ezezik, Ezkabako euskaraz diren artikuluak ere sartuko nituzke, auzokide euskaldunak irakurtzera animatzeko.
    Animo eta eutsi erronkari!
    Patxi

    ResponderEliminar