Blog honetan euskararekin lotutako hainbat informazio interesgarri aurkituko duzu: albisteak, deialdiak, euskarazko ekintzen agenda, baliabideak, auzoko berriak, zertan ari garen... Iruzkinen bidez zure iradokizunak eta ekarpenak jaso nahiko genituzke. Parte hartu!!

2010-11-04

BAIETZ ERROTXAPEAN 2000! ATERA ARMAIRUTIK! KANPAINA

Gutxi gora-behera auzokideen %25a euskalduna da. Bai, ongi entzun duzu, laurdena! Hortaz, Errotxapeak dituen 28.000 biztanleetatik, 7000 edo euskaldunak gara. Eta hortik abiatuz, geure buruari erronka bat jarri diogu: 7000 horietatik 2000ren argazkiak lortzea, gutxienez. Ez, ez gara Bilbotarrak, errotxapearrak gara!

ETA KANPAINA HAU, ZERTARAKO? elkar ezagutzeko, ezagunak garenok geure burua beste euskaldunekin batera ikusteko, eta elkar ezagutzen ez dugunok, ba elkar ezagutzen hasteko. Zenbatetan ez zaigu gertatu, norbaitekin gazteleraz aritzea, euskaraz dakiela jakin gabe? Ba horri irtenbidea eman beharko diogu! Gure argazkiak zintzilikatuz, ingurukoei NIREKIN EUSKARAZ! mezua zabalduko diegu. Bidali zure argazkia eta zure inguruko euskaldunena gure helbidera, eta atal honetan beste hauekin batera zintzilikatuko dugu!: arrotxapeakoeuskalgintza@gmail.com 

Atera gaitezen armairutik behingoz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario